Goazen Zezen Museora!
Zezen museoa tauromakia mundua biltzen du. Beste museo mota bat da, espezializatuta eta ez daukate arteko obrarik, kultura intereseko gauzak baizik.
Bilboko Zezen Museoaren lehenengo zatia 1995eko urtean zabaldu zen. Gaur egun, Bilboko Zezen museoa zezen mundoko historiaren zortzi aro nagusiak biltzen ditu unitate didaktiko moduan. Hauek: Ilustrazio garaikoa, Erromantizismo garaiko toreatzaileak, XIV belaunaldiko eta Guerritaren toreatzaileak garaia, urrezko aroa (Joselito), zilarrezko aroa, Bigarren Errepublikako belaunaldia, Manoleteren garaia, 50eko hamarkada eta El Cordobés garaia.
Erakusgaia argazki asko bildu ditu, tauromakiaren inguruko Goya-ren 4 grabatu, 20 zezenketeta kartelak, Antonio Ordoñezek zezenketan erabilitako bi traje, El Niño de la Capea-ren bat eta Egaña pikadorearen beste bat.
Museoaren nahia, tauromakia maitatzen duten pertsonentzat historiaz gosatzeko bilera puntu bat eratzea da.
Arkitektura
Eraikinak edo gizakiak erabiltzeko guneak egin eta proiektatzeko artea bezala definitzen da arkitektura, arte moduan hartuta estetikaren bilaketa egoten den momentutik. Obra arkitektoniko guztiak hurrengo ezaugarriak izan behar ditu:
- Sendotasuna (Firmitas),hau da,eraikin trinkotasuna.
- Erabilgarritasuna (Utilitas), edo bere funtzionalitasunarekin bete.
- Edertasuna (Venustas), edertasuna erakustea,estetika zaindua edukitzea.
Arkitektura bi azpitalde handitan banatuta dago,eraikin modu guztiak biltzen dituztenak. Hauek arkitektura zibila eta arkitektura erlijiosoa dira. Lehenengo aldea,etxeko erabilerari, jolasgarriari, instituzionalari, komertzialari edo oroigarri monumentuetara zuzenduta. Beste aldetik, erlijioduna jainkoaren gurtzarako zuzenduta dago. Tipologia honetan identifikagarriak dira modu guztietako templuak. Haien ezaugarririk importanteenak, bi oinarrizko elementu ditu: eraikinaren barruko gunea eta kampoaldeko gunea edo tamaina, importantea ez dena, emen apainduraren zati handiena doa.
Museo Motak

Museoak arte obrak kontserbatzeko, aurkezteko, ikasteko eta zabaltzeko lekuak dira. Bi taldetan sailkatzen dira: publikoak eta pribatuak.
Museo publikoak XVIII.mendeko amaieran hasten dira, gehienak europako erregetzen arte bildumei esker. Batzuk sortzen dira erregetzaren desagerpenagaitik (“Louvre”ko museoa) eta beste batzuk lagapenagaitik (“El Prado”ko museoa,Madrid). Museo pribatuak artistei eta jabedum bildumetarei daude elkartuta. Bildumetakoak oso ugariak dira Estatu Batuentan eta anglosaxoniar lurraldeetan (Wallace Colection eta Fryck Collection,adibidez). Orainaldian museo berriak eta instituzioetara edo fundazioetara loturiko arte erdiguneak egiten dira.
Beste sailkatzeko mota bat dago, barruko obrak aurkezteko motaren arabera: Arte ederrak, Arte plastikoak, artisautza, arkeologia, antropologia, historia, zientza, militarrak, Botanikoak eta abar.
Goazen Artelan Berreginen Museora!
Artelan Berreginen museoa 1922. urtean jaio zen, Manuel Ramirezen eskutik. Lehen bilera 1927 urtean egin zen. Bertan, Isidoro de Guinea, Moises Huerta, Angel Larroque eta Manuel Smith kolaboratu zuten. Hauek gerora museoak izango ziren bildumak erosi zituzten, baino horaindik geratzen zen leku egoki bat aurkitzea. Bilboko udala Berastegi Eskolaren zati bat utzi egin zion baina 1957. urtean Misarol Kontearen kalera joan behar zuten. Orain, Mariaren Bihotzaren elizan kokatuta dago museoa.
Artearen historian aldi ezberdinetako erreprodukzioak daude, originalezko tamaina berberan eta xehastasun gustiekin. Asiria edo egiptotik hasi eta greziarekin jarraituz, errenazimendura bitarteko artearen maisulanen obrak daude, besteak beste: Hammurabiren Kodea, Elche-ko Andrea, Diskoboloa, Miloko Venusa, Pergamoko aldarea, Laocoonte bere semeekin eta abar.
Sortu zen momentutik, museoaren helburua didaktikoa zen. Bere hasieratik marrazketa, modelatu eta pinturako ikastaroak eman dira, baina ere eskolako ibilaldiak egiten dira. Duela gutxi, eta sortzeko garaiko helburua betetzeko, museoak bere zereginak handitu ditu: argazkintza, modelatua, hustuketa kurtsoak egiten eta aktibitate kulturalak sortzen.
Eleiz Museoko Erakusketak
Eleiz Museoak, hiru motako arte piezak erakusten ditu:
Lehen Solairuan, Europako urregintza-bildumarik onetarikoa miresteko parada dago. Bertan, hemengo obra itzelen ondoan, Amerikatik ekarritako artelanak daude, urrutiko lur haietan arrakasta lortu zuten bizkaiterrek bidalita; ez baitzituzten ahazte beraien sorleku parrokiak. Hemen gaur egungo erlijio-artearen gela ere badago; gela horretan bertoko artista onenen obrak daude ikusgai: Huerta, Torre, Lucarini, Ramil, Muñoz, Larrea, Garcia Ergüin eta abar.
Bigarren Solairuaren hasieran “Andra Mariei” eskainitako gela txikia dago: Ama Birjina eta Jesus Umearen irudiak, Euskal Herrian betidanik irudi horiekiko eduki dugun debozioa gogorarazten diguten obrak, XII eta XV mende bitartean eginak. Gela horren ostean pinturaren eta eskulturaren nilakaera daukagu, forma erromanikoetatik oraingoetaraino, besteak beste, Beaugrant, Jordan, Carnicero, Paret… artisten obrak daudelarik.
Video gehiago gure Youtubeko web horrian.
Arte ondare bezala
UNESCOa (Nazio batuen antolakuntza hezkuntza,zientzia eta kulturarako) bere programan,”ondasun kulturalak herrien kultura eta zibilizazioaren funtsezko elemetuetariko bat dira” baieztatzen du.
La Haya-ko batzarrarenetik, 1954. urtean, arte ekintza kontserbatuta, zaharberrituta,babestuta eta erakutsita izan behar den ondasun kultural batean bihurtu da.Horregaitik, UNESCoa aldiro arduratzen da modu ezberdineko arte ekintzak (Portugaleteko zubi esekia bezala) Giza Kulturaren Ondarea izendatzen. Españan, ICOMa (Museoen nazioarteko kontseilua) Nazio Batuekin lankidetzan, estatuko lurralde geografikoaren barrualdean dauden arte ekintzen mantenimenduaz arduratzen da.
UNESCO buruz egindako flickren web horria, Giza kulturaren ondarea diren obrekin.
Eleiz Museoko Historia
Eleiz Museoa Atxuriko La encarnacion komentuko klaustroan dago. Toki harmoniko, isil eta atsegina da, ezin egokia bere eginkizun berrirako baina, aldi berean, harrigarria eraikinaren kanpoaldearekin daukan aldeagatik.
Antzinako komentuaren barrua, 8. Mendeko esperientzia erlijiosoak eta gurtzarako egindako obren isla ikusteko aukera ematen digun bilduma dago. Artelan gehienek Bizkaiko Elizbarrutiko elizetan daukate jatorria, baina hainbat komentuk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta beste erakunde batzuek ere ekarpen garrantzitsuak egin dituzte.
Gure lehen bideoa da. Bertan, Jesús Muñiz Petralanda, eleiz museoko katalogaziozko arduraduna lagundu zigun. Eskerrak ematen digu laguntzagatik. Aste onetan, bideo berriak kolgatuko ditugu.


.jpg)













